{"id":28684,"date":"2025-08-27T10:45:18","date_gmt":"2025-08-27T08:45:18","guid":{"rendered":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/pamplona-primera-del-camino-santiago\/"},"modified":"2026-01-13T11:45:46","modified_gmt":"2026-01-13T10:45:46","slug":"iruna-bidean-iehena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/iruna-bidean-iehena\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1a, Bidean lehena"},"content":{"rendered":"<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bidearen hasiera \/ Iru\u00f1a, Santiagoranzko lehen urratsa \/ Iru\u00f1a, Bidearen abialekua<\/span><\/i><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1a abialeku ezin hobea da Donejakue Bidearen esperientzia miragarriari ekin nahi diotenendako, kokapen zoragarrian baitago. Gainera, ibilbidearen hasiera denez, garrantzi horrek eraginik, zerbitzu bereziak garatu dira ibiltariendako, zeharkaldi paregabe horri lotzen zaienen bizipena errazteko eta aberasteko asmoz.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Iru\u00f1a, Donejakue Bidearen hasiera lekua<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1a funtsezko tokia izan da mendez mende Donejakue Bideari heltzen dion jendearendako. Hiriak, izan ere, abegitsua izateaz gain, zerbitzu sorta zabala du eta mendeetako lotura Bidearekin, bertako karrika, monumentu eta tradizioetan ageri denez.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1eko historia eta hiriaren hirigintza garapena <\/span><b>Donejakue Bideari<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> daude estuki lotuak. Erromesen etorrerak hiriaren hazkundea bultzatu baitzuen hein handian eta, ondorioz, <\/span><b>Erdi Aroko burguak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> osatu ziren. Haien artean, <\/span><b>San Zernin Burgua<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> eta <\/span><b>San Nikolas Burgua<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> nabarmentzen dira, Donejakue Bidean barna zebiltzan merkatari eta ibiltarien kokaleku izateko sortu baitziren, hiriaren egitura historikoa eratuta.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Erromesaldia Orreagatik hasten dutenendako, Iru\u00f1a Espainiako iparraldean barna doan ibilbidean sartzeko atea da. Orreagatik Iru\u00f1era arteko tartea ederra da zinez.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1ean, gainera, <\/span><b>Ultreia<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> dago, hau da, <\/span><b>Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">. Hiriko alde zaharraren erdigunean kokaturik, informazio baliagarria jasotzeaz gain, bisitariek Bideari buruzko esperientzia elkarreragilea gozatzeko aukera dute ikus-entzunezkoen bidez.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Bideko monumentuak eta leku interesgarriak Iru\u00f1a barnean<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Donejakue Bidean duen garrantzi handia dela eta, Iru\u00f1ean badira ibiltariendako gune adierazgarri ugari:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Magdalenako zubia.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Erdi Aroko zubi historikoa da Arga gainean, ibiltariek gurutzatua hirian sartzeko.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Frantziako portalea edo Zumalakarregiren portalea<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">. Iru\u00f1ean sartzeko ate zaharretako bat da, jatorrizko tokian dirauen bakarra hiriko harresi-barrutian. Erregeorde <\/span><b>Alburquerqueko Dukearen<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> aginduz <\/span><b>1553an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> eraikia, portalea mendez mende izan da bidaiarien, merkatarien eta, bereziki, <\/span><b>Donejakue Bideko erromesen<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> pasaeraren lekuko. Izan ere, <\/span><b>Orreagatik<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> abiatuta datozenak ate horretatik sartzen dira Iru\u00f1ean.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Andre Maria Erreginaren katedrala.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ezin bisitatu gabe utzi katedral barrutia. Barnean, gainera, Mendebaldeko kulturari buruzko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Occidens<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> erakusketa dago ikusgai.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Gune elkarreragile hau ezin hobea da Santiagora doan ibilbidearen esanahia eta bilakaera ezagutzeko.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>San Saturnino (Jaun Done Saturdi) edo San Zernin eliza. <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">XIII. mendeko eliza gotikoa da, hiriko zaindariaren omenez eraikia. Bideko Ama Birjinari eskainitako kapera barroko bat du atxikia.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Takonerako Parkea<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">: Iru\u00f1eko parkerik zaharrena da, frantses inspirazioko lorategi ederrez hornitua. Lubanarroan, gainera, erdi aske bizi dira oreinak, paumak eta beste espezie batzuk. Leku zoragarria da naturaren erdian pausaldi lasaia egiteko, ibilbideari berrekin baino lehen.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Ziudadela eta Gaztelugibel<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">: berdegune handi horrek <\/span><b>Iru\u00f1eko Ziudadela<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> historikoa inguratzen du, hau da, Errenazimendu garaiko gotorlekua, Europan hobekien kontserbatu direnetako bat. <\/span><b>Gaztelugibel <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">ingurune zoragarria da, Bideari berreldu aurretik, ibiltzeko, atseden hartzeko eta arkitekturaz eta lasaitasunaz gozatzeko,\u00a0<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<h2>Erromesendako zerbitzuak eta atseden guneak Iru\u00f1ean<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1a ederki prestatua dago Santiagorantz doazen erromesak hartzeko. Horretarako, hiriak denetariko zerbitzuak eskaintzen ditu, erromesen esperientzia erosoagoa eta seguruagoa egiteko.<\/span><\/p>\n<h3>Lo egiteko ostatuak<\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1ean badira hainbat ostatu mota gaua emateko, ibiltarien beharretara egokituak:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"list-style-type: none;\">\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Aterpetxeak.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Bidean hiru aterpe mota aurkituko dituzu: erromesendako, gazteendako eta turistendako. Logela partekatuak eta zerbitzu komunak eskaintzen dituzte, hala nola sukaldea eta bainugela.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Hotelak, ostatuak eta pentsioak.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Lo egiteko aukera eskaintzen dute, eta batzuek jantokia ere bai.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Landetxeak.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Herri mugakideetan kokatuak daude, landa ingurunean. Osorik edo logelak alokatzen dira.\u00a0<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li aria-level=\"1\"><b>Apartamentu turistikoak.<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<h3>Kredentzialak eta zigilatzea<\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kredentziala erromesa zarela ziurtatzen duen agiri pertsonala da. Oso garrantzitsua da hura lortzea, <\/span><b>beharrezkoa baita aterpetxe jakin batzuetan gaua igarotzeko<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> edo bestelako establezimendu batzuetako tarifetan murrizketak eskuratzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1ean, ibiltariek elizetan, parrokietan eta ostatu batzuetan zigilatzen ahal dute kredentziala, hala nola aterpetxeetan, haietan lo egiten ez badute ere; adibidez, Donejakue Bideko Jesus eta Maria aterpetxe turistikoan (Compa\u00f1ia kalea, 4).<\/span><\/p>\n<p><b>Compostela<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> agiria Donejakue Bidea egin dela ziurtatzen duen agiria da. Hiru baldintza bete behar dira <\/span><b>Compostela agiria ibilbidea bukatzean jasotzeko<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Donejakue Bidea arrazoi espiritualak edo erlijiosoak bultzaturik egitea, edozein Donejakue Bidetan gutxienez 100 km oinez edo zaldiz egin izana, edo bizikletaz joanez gero, 200 km, eta ibilbide hori frogatu ahal izatea, behar bezala zigilatutako kredentzialaren bidez.\u00a0<\/span><\/p>\n<h3>Denda espezializatuak eta zerbitzu gehigarriak<\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1eak, Bideko lehen hiria denez gero, zerbitzu aunitz eta era askotakoak ditu <\/span><b>ibiltariendako<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">. Zerbitzuen artean, honakoak topatuko dituzu:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Kontsigna autobus-geltokian.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Aparkalekua &#8211; Kontsigna Donejakue Biderako, kale Nagusiko 14an.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Komun publikoak, bainu-etxea eta garbitegia.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Ekipajeak eta bizikletak eramateko garraioa Bidea egiten duten pertsonendako.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikletak zaintzeko zerbitzua.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Kirol eta bizikleta dendak.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bidean espezializatutako dendak eta oroigarri-saltokiak.\u00a0<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<h2>Nola iritsi Iru\u00f1era Bidearen inguruko zure esperientzia hasteko<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Espainiako hainbat lekutatik iristen ahalko zara Iru\u00f1era; nagusiki, autoz, trenez edo autobusez. Behin hirira iritsitakoan, Iru\u00f1eak hainbat garraio-aukera eskaintzen dizkie <\/span><b>Bidea Orreagatik hasi<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> nahi dutenei:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Autocares Artieda autobus-zerbitzuak lotzen du Iru\u00f1a Orreagarekin ordubete pasatxoan.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Halaber, taxi partekatuaren aukera dago, tarifa itxia duela.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Autoz joatea erabakitzen baduzu, parking publiko bat topatuko duzu Ostatuaren atzealdean. Aparkalekua doakoa da. Autoa hantxe uzteko eta Bidea bukatzean hartzeko aukera eskaintzen du.\u00a0<\/span><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bidearen hasiera \/ Iru\u00f1a, Santiagoranzko lehen urratsa \/ Iru\u00f1a, Bidearen abialekua Iru\u00f1a abialeku ezin hobea da Donejakue Bidearen esperientzia miragarriari [&hellip;]<\/p>\n<div class=\"ap-category\"><a href=\"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/category\/camino-de-santiago-eu\/\">Camino de Santiago<\/a><\/div>","protected":false},"author":13,"featured_media":21784,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"site-sidebar-layout":"default","site-content-layout":"","ast-site-content-layout":"default","site-content-style":"default","site-sidebar-style":"default","ast-global-header-display":"","ast-banner-title-visibility":"","ast-main-header-display":"","ast-hfb-above-header-display":"","ast-hfb-below-header-display":"","ast-hfb-mobile-header-display":"","site-post-title":"","ast-breadcrumbs-content":"","ast-featured-img":"","footer-sml-layout":"","theme-transparent-header-meta":"default","adv-header-id-meta":"","stick-header-meta":"","header-above-stick-meta":"","header-main-stick-meta":"","header-below-stick-meta":"","astra-migrate-meta-layouts":"set","ast-page-background-enabled":"default","ast-page-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-4)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"ast-content-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[129],"tags":[],"class_list":["post-28684","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-camino-de-santiago-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28684","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28684"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28684\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28687,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28684\/revisions\/28687"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21784"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28684"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28684"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28684"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}