{"id":28688,"date":"2025-08-28T08:56:24","date_gmt":"2025-08-28T06:56:24","guid":{"rendered":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/ciudadela-pamplona-patrimonio-cultura\/"},"modified":"2026-01-13T12:07:11","modified_gmt":"2026-01-13T11:07:11","slug":"ziudadela-iruna-ondarea-kultura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/ziudadela-iruna-ondarea-kultura\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1eko Ziudadelan barna paseoan: ondarea eta kultura"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1eko Ziudadela bisitatzeko asmoa baduzu, aukeraketa bikaina egin duzu. Hiriko lekurik interesgarrienetako bat baita eta, ziurrenera, harrituko zaitu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Multzo gotortu horrek oso era berezian uztartuak ditu historia, arkitektura eta natura. Hortaz, xehetasunik batere ez galtzeko, <\/span><b>Iru\u00f1eko Ziudadelan barna zabiltzala ikusi beharreko tokiak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> aletuko dizkizugu.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Begirada bat Iru\u00f1eko Harresiei eta Ziudadelari<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1era egun bakar baterako bazatoz ere, Ziudadela ikusi beharko duzu nahitaez. Baina gure ibilbidea hasi baino lehen, interesgarria da haren historia pixka bat jakitea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1a Iberiar penintsularen iparraldean kokatua dago eta garrantzi estrategikoa izan du mendez mende. Adibidez, <\/span><b>Nafarroako Erresumako<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> hiriburua izan zenean, funtsezko defentsa-gunea izan zen eta, Gaztelak 1512an konkistatu eta gero, harresiak sendotu zituzten, hiria balizko erasoetatik -bereziki, Frantziakoetatik- babesteko. Gaur egun, Iru\u00f1eko harresi-barrutiaren zati handi bat kontserbatua dago, eta Espainian hobekien zaindua dagoen harresi-multzoetako bat dela jotzen da.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">XVI. mendearen hasieran, armada frantziar-nafar batek hiriari egindako erasoa ikusirik, agerian gelditu zen haren defentsak sendotu beharra. Orduantxe hasi zen eraikitzen Done Jakue gotorlekua, hau da, Iru\u00f1a defenditzeko gaztelu artilleroa.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Handik urte batzuetara, eraso frantses batek defentsak nabarmen kaltetu eta, Luis Pizarro ingeniariak -Espainiako gotorlekuen figura garrantzitsuak- hiria bisitatu izanaren ondorioz, hainbat hobekuntza egin ziren. Dena dela, Juan Bautista Antonelli ingeniariaren iritziz, hobekuntzak ez ziren aski izan eta, txosten batean, Iru\u00f1eak defentsarako zituen aukerak zalantzan jarri zituen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori dela eta, Filipe II.ak gaztelu errenazentista berria enkargatu zuen: <\/span><b>Ziudadela. <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Gaztelu berriaren trazak 1571n egon ziren prest, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">El Fratin<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> esaten zitzaion Giacomo Palearo italiar ingeniariaren eskutik.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gaur egun, jotzen da Ziudadela Europako Errenazimentuko arkitektura militarraren adibiderik onenetako bat dela eta, 1985az geroztik, Kultur Intereseko Ondasuna da.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Ziudadela: arkitektura eta ingurunea<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadelaren diseinu geometriko eta monumentala da nabarmentzekoa eta, bertako txokorik garrantzitsuenetan ibiltzea historiaren eta aro garaikidearen arteko kontrastea zeharkatzea da.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lehenik eta behin, <\/span><b>Ziudadela inguruko lubanarroak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> dira deigarriak. Hasieran, funtsezko defentsa elementua izan ziren. Orain, ordea, lekurik onenak dira paseo lasaian ibiltzeko eta harresiak miresteko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gotorlekuan sartzeko ateetatik, <\/span><b>Laguntza Atea<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> da jendetsuena. Gaztelugibeletik iritsiko gara ate horretara, lubanarroen gaineko zubi bat gurutzatuz. Bere garaian, sarbide hori funtsezkoa izan zen bai Ziudadela hornitzeko, bai tropak ateratzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadelak, <\/span><b>hasieran, bost bastioi izan zituen.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Hiriko Lehen Zabalgunea eraikitzearen ondorioz, ordea, haietariko bi eraitsi ziren.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadelan barna zabiltzala, gelditu zutik dirauten bastioietan, inguruko paisaiaz gozatzeko eta, jakina, oroitzapenerako argazkiak egiteko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadelan barna aurrera eginik, garrantzitsua da eraikin bakoitzari astia eskaintzea.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zure ibilbidean aurkituko duzun egiturarik interesgarrienetako bat <\/span><b>Bolborategia<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> da. Hasieran, eraikuntza horretan, bolbora eta munizioak gordetzen ziren. Gaur egun, txukun baino txukunago zaharberritua dago eta, bertan, aldi baterako erakusketak jartzen dira ikusgai, Iru\u00f1eko kulturari eta historiari begirada paregabea eskainita.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadela barnean, beste leku interesgarri batzuk ere bisitatu beharko dituzu: batetik, <\/span><b>Arma Aretoa<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, hau da, hasieran armamentua gordetzeko eta konpontzeko erabili zen eraikin dotorea eta, bestetik, <\/span><b>Mistoen Eraikina<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, bi solairuko eraikin historikoa, alegia. Gaur egun, bi tokiak erakusketa eta ekitaldietarako ere erabiltzen dira, bien eite historikoari eutsita, baina gaur egungo beharretara egokituak.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Baina, Ziudadelaren bihotza, zalantzarik gabe, <\/span><b>Arma Patioa <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">da. Gune zabal irekia da, lehenago bizitza militarraren erdigunea izandakoa, maniobrak eta desfileak egiteko erabilia. Gaur egun, Arma Patioa topagune eta aisia leku bihurtu da eta, maiz, kultur ekitaldiak, kontzertuak eta azokak egiten dira.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Lorategiak eta berdeguneak: kultur eta aisia jarduerak parkean<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadelak eta Gaztelugibeleko parkeak hauspo berde bat osatzen dute Iru\u00f1eko bihotzean. Izan ere, ez da leku historiko hutsa, <\/span><b>naturgunea ere baizik hiriaren erdigunean.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bereziki, hilabete beroenetan, lorategiak bizi-taupadaz betetzen dira; izan ere, badago ariketa egiten duen jenderik, eta familiek, berriz, piknikak egiten dituzte pago, izei, lizar, pinu eta bestelako zuhaitzen itzalpean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gainera, gotorlekua XX. mendean Udalaren eskuetara pasatu zenetik, inguru hori guztia gune handi eta zabala da aisiarako eta kulturarako, atari zabaleko erakusketak, kontzertuak eta kirol ekitaldiak egiten baitira.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Beraz, honetarako eta hartarako erabiltzen denez, guztiz gune beharrezkoa da Iru\u00f1ean hiriaren bizitzarako.<\/span><\/p>\n<h2>Ziudadela, arte garaikidearen ikurra: kulturaren eta ondarearen topagunea Iru\u00f1ean<\/h2>\n<p><b>Iru\u00f1eko Ziudadelaren <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">alderdirik nabarmenetako bat kulturarako duen joera da. Gaur egun, <\/span><b>arte garaikidearen<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> erreferentea da, bertako lau eraikin nagusietan erakusketak eta ekitaldiak egiten baitira: <\/span><b>Bolborategian, Arma Aretoan, Mistoen Eraikinean <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">eta<\/span><b> Labean<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, hain zuzen ere<\/span><b>.<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziudadelan, izan ere, <\/span><b>aldi baterako erakusketak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> egiten dira (<\/span><b>argazkia, margolanak, eskultura eta ikus-entzunezkoak<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">) eta, horrez gain, kultur ekitaldiak eta jaialdiak ere bai, hala nola <\/span><b>Harresietako Jaialdia<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, hots, urtero Iru\u00f1eko harresiak uda partean dantza, zirku eta musika ikuskizunez betetzen dituen ekimena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1eko ondareaz eta kulturaz gozatu nahi duen orok eskura du Ziudadela, zabalik dagoen orduetan dohainik bisitatzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bisita garaiz planifikatu nahi dutenek, berriz, kultur ekitaldien egutegia dute eskura. Izan ere, informazio zehatza eskaintzen du hiriko hain txoko ospetsu hori bizitzaz betetzen duten erakusketa, kontzertu eta jaialdiei buruz.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1eko Ziudadela bisitatzeko asmoa baduzu, aukeraketa bikaina egin duzu. Hiriko lekurik interesgarrienetako bat baita eta, ziurrenera, harrituko zaitu.\u00a0 Multzo gotortu [&hellip;]<\/p>\n<div class=\"ap-category\"><a href=\"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/category\/cultura-eu\/\">Cultura<\/a><a href=\"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/category\/parques-y-jardines-eu\/\">Parques y jardines<\/a><\/div>","protected":false},"author":13,"featured_media":21793,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"site-sidebar-layout":"default","site-content-layout":"","ast-site-content-layout":"default","site-content-style":"default","site-sidebar-style":"default","ast-global-header-display":"","ast-banner-title-visibility":"","ast-main-header-display":"","ast-hfb-above-header-display":"","ast-hfb-below-header-display":"","ast-hfb-mobile-header-display":"","site-post-title":"","ast-breadcrumbs-content":"","ast-featured-img":"","footer-sml-layout":"","theme-transparent-header-meta":"default","adv-header-id-meta":"","stick-header-meta":"","header-above-stick-meta":"","header-main-stick-meta":"","header-below-stick-meta":"","astra-migrate-meta-layouts":"set","ast-page-background-enabled":"default","ast-page-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-4)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"ast-content-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[128,130],"tags":[],"class_list":["post-28688","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-cultura-eu","category-parques-y-jardines-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28688","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28688"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28688\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28691,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28688\/revisions\/28691"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21793"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28688"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28688"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28688"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}