{"id":28693,"date":"2025-08-27T08:51:32","date_gmt":"2025-08-27T06:51:32","guid":{"rendered":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/de-la-fiesta-a-la-calma-vive-sanfermines-y-descubre-el-descanso-en-los-alrededores-de-pamplona\/"},"modified":"2026-01-29T11:36:03","modified_gmt":"2026-01-29T10:36:03","slug":"bizi-ezazu-san-fermin-eta-ezagutu-erlaxazioa-iruneko-inguruetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/bizi-ezazu-san-fermin-eta-ezagutu-erlaxazioa-iruneko-inguruetan\/","title":{"rendered":"Festatik lasaitasunera: Bizi sanferminak eta gozatu atsedena Iru\u00f1a inguruetan"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sanferminek bizitasuna, poza eta ospakizuna ekartzen dizkigute gogora, baina era berean, zalapartatik aldentzeko eta une lasaiak topatzeko aukera eskaintzen dute. Iru\u00f1ean eta inguruetan diren gune eta jarduera asko ezin aproposagoak dira jaiaren bizitasuna atsedenarekin, naturarekin eta ongizatearekin orekatzeko. Sanferminei darien zirrararen ondotik, giro lasaian ibili nahi baduzu, Nafarroak gorputza indarberritzeko aukera ugari eskaintzen dizkizu.<\/span><\/p>\n<h2>Iru\u00f1eko leku lasaiak: Lasai egoteko eta zalapartatik aldentzeko parkeak eta lekuak<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bestaren borborraren erdian, Iru\u00f1eak bestelako txokoak ere baditu eta, haietan jendea badabil ere, lasaiagoak dira eta naturaz gozatzeko aukera izanen dugu.\u00a0<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Takonerako parkea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Iru\u00f1eko lorategirik zaharren eta ospetsuenetako bat da. Berdegune zabalak, iturriak eta parke zoologiko txikia&#8230; Horra hor zergatik den parke hau leku ezin hobea paseoan ibiltzeko eta zaratatik aldentzeko. Gainera, bertako begiratokietatik inguruz inguru ikusiko ditugu bai lubanarroak, bai lorategi bihurtutako bazterrak; hitz batez, ingurune ezin aproposagoa da argazkietarako. Sanferminetan, jende guztiarendako jarduerak egiten dira Takoneran, hala nola kontzertuak, aurpegi-margoketak, merkatu txikiak eta musika-emanaldiak. Lekua erabat lasaia ez bada ere, erdigune historikokoa baino giro familiarragoa eta lasaiagoa eskaintzen du, eta leku ezin hobea da jaiaz ingurune irisgarriago batean gozatu nahi dutenendako.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Yamaguchi parkea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Diseinu japoniarra duela, parkeak giro barea eskaintzen du urmael, zubi eta lorategien artean. Ezin aproposagoa da yoga egiteko, irakurtzeko edota, besterik gabe, eseri eta paisaia begiesteko. Bidexka inguruko gereziondoak loretan dira udaberrian; horregatik da leku hau ezin ederragoa.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Gaztelugibeleko parkea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ziudadelaren inguruan, berdegune zabal horrek historia eta natura uztartzeko parada eskaintzen digu. Bertako belardi zabalak ezin egokiagoak dira piknikak egiteko, zuhaitzen itzalpean atseden hartzeko eta su artifizialak ikusteko.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Media Luna parkea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Arga ibaia begiradapean duela, parke hau ezin hobea da natur ingurune baten bila dabiltzanendako, bide lasaietan ibiltzeko eta laster egiteko. Lorategiz hornitutako bazterrak eta estrategikoki kokatutako jarlekuak arras erakargarriak dira bertan gelditzeko eta inguruneaz gozatzeko.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Argaren ibai-parkea.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> 52 kilometro baino gehiago, ibai bazterreko zuhaitzen artean oinez edo bizikletaz ibiltzeko, hiriko zalapartatik urrun.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bazter horiek guztiak erdiguneko zaratatik urrun daude eta ezin hobeak dira geure burua indarberritzeko, festari berrekin baino lehen.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Ihesaldi hurbilak: 6 ibilbide Nafarroan barna zalapartatik atseden hartzeko<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1ea inguruan, Nafarroak paisaia ikusgarriak eta ibilbide zoragarriak eskaintzen ditu, bertako natur eta kultur aberastasuna ezagutzeko.<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Iratiko Oihana:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Europako pagadi-izeidirik handienetako bat da. Oinez ibiltzeko bidexkek lasaitasunaz eta edertasunaz betetako ingurune paregabea arakatzeko parada ematen dute. Leku ezin aproposagoa da xendazaletasuna edo mendiko txirrindularitza egiteko, bertako faunaz eta floraz gozatzen dugun bitartean.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Urederraren Iturburua:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ur garden urdin turkesez betetako natur ingurunea da, landaretza oparoz inguratutako bidexketan barna ibiltzeko. Garaiz egin behar da erreserba inguru hartan sartzeko eta bazterrak zaintzeko.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Baztan Ibarra:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Paisaia berdeak eta herri xarmadunak ditu ezaugarri; Elizondo, adibidez. Baztanek ibilbideak eta tokiko gastronomia eskaintzen ditu, inguru zoragarrian. Gainera, errota zaharrak eta Nafarroako baserri bereizgarriak bisitatu daitezke.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b style=\"font-style: inherit;\">Gares:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Erdi Aroko herri historiko hau gakoa da Donejakue Bidea, nahitaez ikusi beharreko lekua historiaren eta arkitekturaren bila dabiltzanendako. Izan ere, karrika harriztatuak, zubia eta eliza erromanikoak osagai ezin egokiagoak dira kultur bisita aberasgarria egiteko.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Irunberriko Arroila:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Mendi-zintzur ikusgarria da, Irati ibaiak gurutzatua, ezin hobea mendi ibilbideak egiteko eta hegazti harrapariak ikusteko. Ibilbidea bide berde bat da, Irati trenbide zaharrari jarraitzen diona, eta ikuspegi eder-ederrak eskaintzen ditu.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Bide Berdeak:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ihesaldi horien bidez, Nafarroako paisaia aniztasuna arakatzeko eta naturaren erdian erabat baretzeko uneak topatuko ditugu.\u00a0<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<h2>Landa turismoa eta enoturismoa: Landetxeak, mahastiak eta gastronomia esperientziak<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nafarroa kontrastez eta zaporez beteriko lurraldea da, eta aukera ugari eskaintzen ditu landa turismoaz eta enoturismoaz gozatzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Landetxeak:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Nafarroa osoan banaturik, landetxeek naturaz inguratuko leku lasaietan ostatu hartzeko aukera ematen dute. Landetxeak Nafarroako Pirinioetatik mahastiak etxeen ondoan dauden lurraldeetaraino daude sakabanatuak; beraz, gustu guztiak asetzeko modukoak. Batzuetan, gainera, tokiko produktuekin egindako gosariak eskaintzen dira, bai eta jarduerak ere, hala nola artisautza-lantegiak.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li aria-level=\"1\"><b>Ardoaren Ibilbideak:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Nafarroako ardoaren bidearen barnean, upategiak bisitatu eta dastatzeetan parte hartu daiteke, gure eskualdeko ardogintza tradizioa ezagutzeko. <\/span><a href=\"https:\/\/www.rutadelvinodenavarra.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span style=\"font-weight: 400;\">Nafarroako Ardoaren Bidea &#8211; Enoturismoa Espainian barna, Ardoaren Turismoa<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> webguneak informazioa ematen du upategi familiarretan egiten diren bisita gidatuez eta ardo dastatze paregabeez.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Gastronomia esperientziak:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ardoez gain, Nafarroak gastronomia goxoa eskaintzen du, tokiko produktuak ardatz harturik. Badira aukera ugariak, landa esperientziaren aberasgarri; besteak beste, museo tematikoak bisitatzea (boilurra, olioa, patxarana, etab.), merkatu tradizionalak ikustea edo sukaldaritza lantegietan parte hartzea. Ez galdu plater tipikoak ahogozatzeko aukera, hala nola bildoskia txilindronean edo Nafarroako zainzuriak.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<h2>Bainu-etxeak eta lasaitasuna: Ongizate arloko aukerak Nafarroan, festatik indarberritzeko<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Festetan buru-belarri aritu eta gero, aukera ezin gozagarriagoa da lasai unerik oparitzea geure buruari. Nafarroak bainu-etxeak eta ongizate zentroak ditu, gogoa eta goputza lasaitzeko eta berriro suspertzeko.<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Elgorriagako Bainu-etxea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ur mineralak eta sendagarriak dituela, bainu-etxe honek terma-zirkuituak, masajeak eta ongizate tratamenduak eskaintzen ditu natur ingurune batean. Bertako flotazio-igerilekua Europako gazienetariko bat da, esperientzia paregabea eskainita.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Fiteroko Bainu-etxea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Espainiako zaharrenetariko bat da, eta bertako ur termalak ospetsuak dira, sendagarriak baitira. Bertako instalazioetan, tratamendu eta lasaitze arloko hainbat aukera eskaintzen dira, burbuila-bainuak eta lohi-bilgarriak barne.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Hiriko spa zentroak: <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Iru\u00f1ean era badira hiri-spa zentroak, eta masajeak, terma-zirkuituak eta edertasun tratamenduak eskaintzen dituzte, ezin hobeak pausaldi azkar baterako. Gune horiek lasaitasunerako bidea ematen dute, hiritik atera gabe.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gune horiek ezin hobeak dira jaiaren zalapartatik ihes egiteko, eta gorputza eta burua zaintzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n<h2>Zalapartarik gabeko kultura: Museoak, monasterioak eta zaratatik aldendutako jarduerak<\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nafarroak, halaber, kulturaz ikuspegi lasaitik gozatzera gonbidatzen gaitu; izan ere, baditu historiarekin eta artearekin lotzeko aukera ematen duten guneak, jaietako jendetza handietatik urrun.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<b style=\"font-style: inherit;\"><\/b><\/span><\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"font-weight: 400;\"><b style=\"font-style: inherit;\">Leireko San Salbatore Monasterioa: <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Erretiro espiritualerako lekua izateaz gain, monasterioak bisita gidatuak eta kantu gregorianoko kontzertuak eskaintzen ditu. Mendilerroaren erdian dagoenez, leku baketsua da zinez.<\/span><\/span><\/li>\n<li><b>San Migel Aralarkoa: <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Aralar Mendian kokatua, San Migel Santutegia Nafarroako erlijio gunerik zaharren eta adierazgarrienetako bat da. Pagadiz eta mendi paisaiez inguraturik, eliza erromanikoak esperientzia espirituala eskaintzeaz gain, natur ingurune ezin egokiagoa da baretasunaren eta naturarekiko harremanaren bila dabiltzanendako. Horrez gain, talaia guztiz egokia da Sakana eta Aralar Mendia bere ederrean ikusteko.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><b>Xabierko Gaztelua: <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Xabierko Gaztelua Erdi Aroko gotorleku hutsa baino askoz gehiago da: San Frantzisko Xabierkoaren jaiolekua da, Nafarroako eta misioen zaindariaren sorlekua, alegia. Artaz zaharberritua, barnealdea, omenaldi-dorrea, aldameneko eliza eta hainbat erakusketa historiko daude bisitagai. Urtero, ohiko Xabierraldia egiten da, hau da, Nafarroa osoko milaka lagun bizikidetza eta debozio giroan biltzen dituen erromesaldi jendetsua.<\/span><\/li>\n<li><b>Urdazubiko eta Zugarramurdiko leizeak:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Nafarroa iparraldeko ibar berdeen artean, Urdazubiko eta Zugarramurdiko leizeak daude; bi formazio geologiko dira, biak ere naturaren opariak, zein baino zein ederragoa, bi-biak elezaharrei lotuak. Urdazubikoetan estalaktitak dira nabarmentzekoak, bai eta ibilbide gidatu arras hezigarria ere. Zugarramurdikoak, berriz, inkisizio-auziak eta sorginkeriaren inguruko elezaharrek eraginda dira liluragarriak. Bi leizeak bisitatuz, Nafarroako naturan eta herri iruditerian barneratuko gara.<\/span><\/li>\n<li><b>Donejakue Bidea:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Iru\u00f1a Donejakue Bidearen funtsezko guneetako bat da. Tarte batzuk egiten baditugu, ibilbidearen aberastasuna gozatuko dugu,d ela kulturari begira, dela paisaiari begira. Jarduera ezin hobea da kirola eta kultura uztartzeko.<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sanferminek gustu guztietarako esperientziak eskaintzen dituzte. Emozioaz eta zalapartaz haratago, Iru\u00f1eak ezin konta ahala aukera eskaintzen ditu une lasai eta gozagarriak topatzeko natur eta kultur ingurune zoragarrietan. Beraz, jai biziak eta une lasaiak txandakatzea gakoa da sanfermin orekatuak bizitzeko, une bakoitzean ahalik eta gehien gozatuta.\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sanferminek bizitasuna, poza eta ospakizuna ekartzen dizkigute gogora, baina era berean, zalapartatik aldentzeko eta une lasaiak topatzeko aukera eskaintzen dute. [&hellip;]<\/p>\n<div class=\"ap-category\"><a href=\"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/category\/san-fermin-eu\/\">San Fermin<\/a><a href=\"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/category\/excursiones-desde-pamplona-eu\/\">Excursiones desde Pamplona<\/a><\/div>","protected":false},"author":13,"featured_media":21759,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"site-sidebar-layout":"default","site-content-layout":"","ast-site-content-layout":"default","site-content-style":"default","site-sidebar-style":"default","ast-global-header-display":"","ast-banner-title-visibility":"","ast-main-header-display":"","ast-hfb-above-header-display":"","ast-hfb-below-header-display":"","ast-hfb-mobile-header-display":"","site-post-title":"","ast-breadcrumbs-content":"","ast-featured-img":"","footer-sml-layout":"","theme-transparent-header-meta":"default","adv-header-id-meta":"","stick-header-meta":"","header-above-stick-meta":"","header-main-stick-meta":"","header-below-stick-meta":"","astra-migrate-meta-layouts":"set","ast-page-background-enabled":"default","ast-page-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-4)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"ast-content-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[127,131],"tags":[],"class_list":["post-28693","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-san-fermin-eu","category-excursiones-desde-pamplona-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28693","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28693"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28693\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28696,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28693\/revisions\/28696"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21759"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28693"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28693"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/visitpamplonairuna.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28693"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}