Labriteko Pilotalekua

Hirian «La Bombonera» izenez ezaguna, Labriteko Pilotalekua Nafarroako euskal pilotaren ikonoa da, eta Iruñeko kirol-espaziorik adierazgarrienetako bat. 1952an inauguratu zen euskal pilota –euskal-nafar kulturan sustrai sakonak dituen kirola– praktikatzeko eta sustatzeko leku ospetsu gisa.

Diseinu arkitektoniko trinko eta funtzionalak giro paregabea sortzen du zaleentzat. 1200 ikusle inguru hartzeko edukiera du, eta jokoarekiko gertutasun apartaz gozatzeko aukera ematen du. Ingurune abegikor horri esker, partida bakoitza intentsitatez bizi da, eta Labrit bisitatu beharreko leku bihurtzen da kirol tradizional honen grina bizi nahi dutenentzat.

Lehiaketa ofizialen eta maila handiko kirol-ekitaldien egoitza izateaz gain, Labriteko Pilotalekuak jarduera kulturalak ere hartu ditu; eta, gaur egun, espazio moldakor eta dinamikoa da. Iruñeko erdigunean dagoenez, erraz irits daiteke bertara, eta haren historiak eta garrantziak derrigorrezko «bisitaleku» bihurtzen dute eskualdeko kirol-tradizioa ezagutu nahi duten bertakoentzat nahiz turistentzat.

Bisitatzeko hiru arrazoi

«La Bombonera» Labriteko Pilotalekua euskal pilotaren ikonoa da, eta euskal pilotako partida bat «bizitzeko» espaziorik onena.

Ezagutu hiriak eskaintzen dizkizun paseo eta ibilbide guztiak

Harremanetarako datuak

  • Helbidea: Joan Labritekoaren kalea, z/g
  • Telefono-zenbakia: +34 948 222 176
  • Helbide elektronikoa: fnp@fnpelota.com

Informazio garrantzitsua

  • Ordutegia:
  • Bisita: librea, pilota profesionaleko partidak izan ezik.
  • Prezioa: doan.
  • Familiak: ezagutu Marco Toporen eskutik.
  • Beste jarduera batzuk: Iruñeko Blokeoa escape-jokoa.
  • Irisgarritasuna: irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat.
  • Komun publikoak
  • Hobekuntza-lanengatik itxita.

Urte osoan eskaintzen diren jarduera eta esperientzia ugariez gozatzea da hiria bizitzeko modurik onena.