San Fermin

Festatik lasaitasunera: Bizi sanferminak eta gozatu atsedena Iruña inguruetan
Sanferminek bizitasuna, poza eta ospakizuna ekartzen dizkigute gogora, baina era berean, zalapartatik aldentzeko eta une lasaiak topatzeko aukera eskaintzen dute. Iruñean eta inguruetan diren gune eta jarduera asko ezin aproposagoak dira jaiaren bizitasuna atsedenarekin, naturarekin eta ongizatearekin orekatzeko. Sanferminei darien zirrararen ondotik, giro lasaian ibili nahi baduzu, Nafarroak gorputza indarberritzeko aukera ugari eskaintzen dizkizu. Iruñeko leku lasaiak: Lasai egoteko eta zalapartatik aldentzeko parkeak eta lekuak Bestaren borborraren erdian, Iruñeak bestelako txokoak ere baditu eta, haietan jendea badabil ere, lasaiagoak dira eta naturaz gozatzeko aukera izanen dugu.  Takonerako parkea: Iruñeko lorategirik zaharren eta ospetsuenetako bat da. Berdegune zabalak, iturriak eta parke zoologiko txikia... Horra hor zergatik den parke hau leku ezin hobea paseoan ibiltzeko eta zaratatik aldentzeko. Gainera, bertako begiratokietatik inguruz inguru ikusiko ditugu bai lubanarroak, bai lorategi bihurtutako bazterrak; hitz batez, ingurune ezin aproposagoa da argazkietarako. Sanferminetan, jende guztiarendako jarduerak egiten dira Takoneran, hala nola kontzertuak, aurpegi-margoketak, merkatu
27/08/2025
Leer más
titulo
titulo
Sanferminetako tradizioak: kultura eta ohiturak
Sanferminak Nafarroako jairik bereizgarrienetako eta ospetsuenetako bat dira nazioartean. Tradizioa eta kultura uztarturik, ospakizunak milaka bisitari erakartzen ditu urtero, esperientzia […]
25/07/2025
titulo
Hemingwayren Ibilbidea
Ernest Hemingway XX. mendeko idazlerik eragintsuenetakoa izan zen eta lotura berezia izan zuen Iruñearekin, hau da, Fiesta. Eguzkia jaikitzen da […]
23/07/2025